Erlantza Berdintasun Elkarteak hiru tailer antolatuko ditu Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Izusek
Erlantza Berdintasun Elkarteak hiru tailer antolatuko ditu Torrezabal Kultur Etxean. Virgina Imaz Quijerak eskainiko ditu saioak eta lehenengoa bihar izango da, urtarrilak 25, ‘Emakumearen bidaia heroikoa’ izenpean.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta urtero moduan egitarau zabala antolatzen dute Udalak eta eragileek Galdakaon. Programa honen barruan Erlantza Berdintasun Elkarteak hiru tailer antolatuko ditu Torrezabal Kultur Etxean.
Virgina Imaz Quijerak eskainiko ditu saioak eta lehenengoa bihar izango da 19:00etan, ‘Emakumearen bidaia heroikoa’ izenpean. Saio berdina otsailaren 21ean eskainiko du ere 19:00etan.
Apirilaren 10ean aldiz, Imazek helduei zuzendutako ‘Peligrosas’ narrazio-ikuskizuna aurkeztuko du Torrezabalen, 19:00etan.