Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XXIV. martxa bihar izango da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Biziz Bizi elkartea
Bihar, urtarrilak 27, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XXIV. edizioa antolatuko du. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik eta Bilbo eta Galdakao batzen dituen bidegorria eskatuko dute.
Urte hasierarekin batera berriz ekingo dio indarrez Biziz Bizi elkarteak bere aldarrikapenei. Besteak beste, Bilbo eta Galdakao batzen dituen bidegorria eskatzen jarraitzen du eta horretarako martxa berri bat antolatuko du.
Bihar, urtarrilak 27, izango da Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XXIV. edizioa. Ibilbidea 11:00etan irtengo da Bilboko Foru Aldundiaren eraikinetik (Gran Vía kalea, 25), hilero egiten duten moduan.
Biziz Bizi elkartetik parte hartzera animatu dute: «2024an ere Galdakaorako bidegorriaren alde. XXIV. martxa. Gu bagoaz. Zu, bazatoz?».