Gorka Urbizuk Libe Goitia galdakoztarraren esaldi bat erabili du abesti batean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Gorka Urbizu musikariak ‘Hasiera bat’ diskoa argitaratu du eta lan honetan hamar abesti batu ditu. Hauetako batean, ‘Kolore bat’ izenekoan, Libe Goitia galdakoztarraren esaldi bat erabili du, ‘Fast Fatum’ poema liburuan batzen dena. Zein da Urbizuk erabilitako Goitiaren esaldia?
Iazko maiatzean Libe Goitia galdakoztarrak ‘Fast Fatum’ bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lanak guztira 45 poema biltzen ditu, «auzo baserritar batetik bizitza urbanoago batera igarotzeak suposatzen duen prozesuaren» ingurukoak.
Arrakasta izan du Goitiaren lehen poema liburuak eta galdakoztarrak Poesiako Lauaxeta Saria jaso zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, 35 urte beherakoen kategorian.
Orain aldiz bigarren bizitza bat hartu du ‘Fast Fatum’ bilduman agertzen den esaldietako batek Gorka Urbizuri esker. Musikaria ‘Hasiera bat’ diskoa argitaratu du eta honetan batu dituen hamar abestietako batean Gotiaren esaldi bat agertzen da.
Zehazki, ‘Kolore bat’ kantuan entzun daiteke Goitiaren honako esaldia: «Beldurrak edonor profeta bilakatzen du».