El Patio konpainiak ‘A mano’ antzezlana eskainiko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Escena en la Red
El Patio konpainiak ‘A mano’ obra aurkeztuko du zapatuan, otsailak 24, Galdakaon. Taldeak zeramika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean.
Galdakaoko Udalak ikuskizun bereziak prestatu ditu apirilera bitarte Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusiko obren ondorioz eta ekintzak erakusketa gelan egiten ari dira. Zapatuan, otsailak 24, El Patio konpainia izango da Galdakaon.
Taldeak ‘A mano’ obra aurkeztuko du, zeramika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna. Zehazki, lokatzarekin kontatutako istorioa da, ihes egiteko gogo handia duen pertsonaia txiki batekin, erakusleiho batekin eta bere maizterrekin.
Jatorrizko ideia, sorkuntza, modelatzea, argiztapena eta jokua Julián Sáenz-López eta Izaskun Fernándezenak dira eta laguntzaile tekniko moduan izango dituzte Fernando Moreno eta Arón Vargas.
Taldea Galdakaon ikusteko sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 4 eta 8 euro arteko prezioan.