Julen Gabiriak solasaldia eskainiko du bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Maika Salguero
Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak Joe Sacco idazlearen ‘Palestina’ komikia izango du aztergai bihar, otsailak 26, Peña Santa Cruzen antolatutako saioan. Julen Gabiriak itzuli du euskarara Saccoren liburua eta galdakoztarra hitzorduan izango da, parte-hartzaileekin solasean.
Irakurketa bultzatzeko helburuz, hainbat motatako liburuak aztertzeko saioak antolatzen ditu Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak urtean zehar. Bihar, otsailak 26, Joe Sacco idazlearen ‘Palestina’ izango dute aztergai.
Peña Santa Cruzen 18:30ean izango da saioa eta gonbidatu berezi bat izango du: Julen Gabiria galdakoztarra, ‘Palestina’ euskarara itzuli duenak.
Parte-hartzaileek itzultzaile eta BINKEko kolaboratzailearekin solasean ibiltzeko aukera izango dute hitzorduan, Leiduk jakinarazi duenez.
‘Palestina’ liburuak 1991an bizi zuen egoeraren erretratua egiten du, Saccok bizitako esperientziatik abiatuta, Gabiriak EITB Kultura saioan azaldu zuen moduan.