Antton Irusta usansolotarrak ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ liburua argitaratu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Antton Irustak bidalitakoa
Antton Irusta usansolotarrak ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ liburua argitaratu berri du, Enrique Morente ilustratzaile galdakoztarrarekin batera. «Giza balio etikoetan oinarritutako» lana da eta usansolotarrei eskaini die.
Antton Irusta idazle usansolotarrak 40 lan baino argitaratu ditu honezkero, liburu, ipuin eta itzulpenen artean. Argitaratu berri duen azken liburuak ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ du izena eta Enrique Morente ilustratzaile galdakoztarrarekin batera kaleratu du.
Liburua «giza balio etikoetan oinarrituta» dago eta usansolotarrei eskainitakoa da. Aurreko hainbat lan bezala, Irustak autoeditatukoa da ere hau.
Idazlan honetan 50 kontakizun inguru batu ditu usansolotarrak, antzinako alegien modura eta sufien mistizismotik sortutako ipuinen antzera. Aholkuz beteak eta askotan umorez gatzozpindutako istorioak dira, egunero egiten ditugun ekintzez eta horien aurrean ditugun erreakzioez hausnartzera eramaten gaituztenak.
BINKEko kolaboratzailea ere den Irustak bihar aurkeztuko du ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ liburua Bilboko Urretxindorra Ikastolan, 16:30ean.