EGITARAUA | Martxoaren 8rako hamaika ekintza antolatuko dituzte Galdakaon
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da martxoaren 8an eta honen harira Galdakaoko Udalak, taldeek eta eragileek hainbat ekintza antolatuko dituzte hurrengo asteetan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Aurten ere Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Galdakaok. Horretarako, Udalak eta talde feministek hainbat ekintza antolatu dituzte hilabete hurrengo asteetan zehar.
Gaur aurkeztu dute egitaraua udaletxeko pleno aretoan eta hitzorduan izan dira Amets Iturbe Berdintasun zinegotzia, Laura Pinto Berdintasun teknikaria, eta Erabide, Erlantza eta Basandere emakume taldeetako ordezkariak.
Iturbek eskerrak eman dizkie talde feministei «urte osoan zehar egiten duten lanagatik», eta borroka feminista «denon ardura» dela gogorarazi du. «Gizarte osoaren konpromisoa behar dugu», nabarmendu du.
Zinegotziak azaldu duenez, «gaur egun dauden hutsuneak eta etorkizuneko erronak mahai gainean jartzeko» hilabetea da martxoa eta horretarako hamaika ekintza antolatuko dituzte hurrengo asteetan. Udalak eta talde feministek elkarlanean prestatutako programak hiru ildo nagusi izango ditu: lanbideak, sorkuntza eta kultura aniztasuna; eta legean egindako aldaketak.
Hauek oinarri hartuta, hau da prestatutako egitaraua, egunez egun:
Martxoak 1, barikua
19:00 ‘Latsariak’ dokumentala eta solasaldia, Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 6, eguaztena
18:00 Topaketa interkulturala, Eperlandan
Martxoak 7, eguena
19:00 ‘Ellas primero. Pioneras de la cocina’ dokumentala eta solasaldia, Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 8, barikua
9:00 Gosari kolektiboa
9:30 Kale mozketa
10:00 Herria apaindu
10:00 Txapelenatik Emakumeen plazara Usansolo apaindu
11:00 Mural margoketa
13:00 Manifestazioa udaletxetik
14:00 Tupper bazkaria Plaza Gorriko aterpean
19:00 Manifestazioa Bilbon
Martxoak 11, astelehena
18:30 Solasaldia emakume dinamitariekin, Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 12, martitzena
10:45 Ibilketa nordikoa, Agirre Lehendakariaren plazatik
Martxoak 14, eguaztena
18:00 ’10 emakumek, mundua dantzan’ liburuaren aurkezpena, Torrezabal Kultur Etxean
18:00 ‘Violencias machistas: nuevas leyes, más derechos?’ hitzaldia, Txapelena baserrian
Martxoak 15, barikua
10:00 ‘En los márgenes’ pelikula, Torrezabal Kultur Etxea
18:30 ‘Conociendo nuestros derechos: últimos cambios legislativos’ hitzaldia, Aperribaiko Auzo Elkartearen lokalean
Martxoak 16, zapatua
11:00 Bilboko auzoetatik ibilbidea genero ikuspegitik
Martxoak 17, domeka
12:00 ’10 emakumek, mundua dantzan’ tailerra, Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 18, astelehena
16:30 Berdintasunaren aldeko Tibeteko kuenkoen kontzertua, Eperlandan
Martxoak 19, martitzena
18:30 Emakume dinamitarien ehunez kartografia kolektiboa sortzea, Torrezabal Kultur Etxean