Adiskide Pilota Elkarteak irudi aldaketa aurkeztu zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Adiskide Pilota Elkartea
Adiskide Pilota Elkartearen junta berria martxan jarri zen duela hilabete batzuk eta astelehenean, otsailak 26, egin zuten honen aurkezpena. Hitzorduan, besteak beste, taldearen erronka berriak eta egindako irudi aldaketa azaldu zituzten.
Adiskide Pilota Elkartea 1975an sortu zen Galdakaon lagun talde baten eskutik. Hainbat pilotari ezagun izan dira Kurtzeko frontoian aritzen den taldearen parte eta erreferente izaten jarraitzen du pilotazaleen artean.
Duela hilabete batzuk aro berria hasi zuen junta berriarekin, BINKEk jaso zuen moduan, eta astelehenan, otsailak 26, egin zuten honen aurkezpen ofiziala Gandasegin.
Hitzorduan Gaizka Uriarte presidente berria eta juntako kideak izan ziren eta aro berri honetako nondik norakoak azaldu zizkieten bertaratu zirenei.
Batetik, taldeak egin duen irudi aldaketaren berri eman zuten, logo berria, kartelak, sare sozialak eta aldizkaria erakutsiz. Egiteko honetan BINKE izan du lagun.
Bestetik, junta berri honek dituen erronkak azaldu zituzten, besteak beste, pertenentzia sentimenduaren sendotzea eta eskolarrei indar gehiago ematea, «federatuekin harremana gertuagoa izan dadin». Halaber, talde gizarteratu nahi dutela azpimarratu zuten, «herria inplika dadin eta gune atsegin bat izaten jarraitzeko» eta 50. urteurrena prestatzen ari direla ere nabarmendu zuten.
Kirol proiektuari dagokionez, teknifikazioa eta herramienta berriak abiatuko dituztela adierazi zuten entrenamenduak espezifikoagoak izateko.
Azkenik, guzti honetan euskara «funtsezko tresna» izango dela nabarmendu zuten: «Herrian praktikatzen diren kirolen hartean eredu gara euskararen erabileran eta horretan jarraitu behar dugu, egoten diren euskararen aldeko ekimenetan parte hartuz».