Aste Santuko kirol jardueretan izena emateko epea bihar zabalduko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: A. Food
Bihartik aurrera izena eman daiteke Galdakaoko Udalak antolatzen dituen Aste Santuko kirol jardueretan. 5 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo dira Urretako eta Unkinako kiroldegietan, bi txanda ezberdinetan.
Galdakaoko Udalak kirol udalekuak antolatuko ditu aurten ere Aste Santuan. 5 eta 12 urte arteko umeei zuzendutakoak dira eta Urreta eta Unkinako kiroldegietan egingo dira bi txanda ezberdinetan.
Martxoaren 25, 26 eta 27an izango da lehen txanda, eta bigarrena, apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, eta haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua ere egongo da, 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era bitartean.
Honakoak izango dira prezioak, haur bakoitzeko:
- Lehenengo astea: 42 euro abonatuentzat eta 50 euro ez abonatuentzat
- Bigarren astea: 56 euro abonatuentzat eta 67,20 euro ez abonatuentzat
Izena emateko epea bihar, martxoak 7, zabalduko da eta aurrez aurre egin ahal izango da Urreta eta Unkinako kiroldegietan. Ekintza aurrera eramateko, gutxienez 20 umek eman behar dute izena. Informazio gehiago nahi izatekotan, kiroldegietako harrera kontroletan emango da.