‘Un segundo bajo la arena’ ikuskizuna hartuko du zapatuan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Teatro Barcelona
Colectiu Desasosiego taldeak ‘Un segundo bajo la arena’ ikuskizuna eskainiko du zapatuan, martxoak 23, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa 20:00etan izango da eta honetan musika eta antzerkia uztartuko ditu konpainiak.
Zapatuan, martxoak 23, azken saioa hartuko du Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelak Aste Santuko oporrak baino lehen. Colectiu Desasosiegok aurkeztuko du ‘Un segundo bajo la arena’ ikuskizuna, 20:00etan.
Lorcaren ‘Bodas de sangre’ lanean oinarritutako zuzeneko antzerki eta musika ikuskizuna eskainiko du taldeak. Carla Coll, Camille Latron, Pol Toro eta Gaspar Corts izango dira aktoreak, Pau Serésen zuzendaritzapean.
Sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 9 eta 12 euroko prezioan.