Galdakaoko Udalak Adimen Artifizialak enpresa kudeaketan eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko prestakuntza jardunaldia antolatu du. Saioa irailaren 30ean izango da, Gumuzio Garapen Zentroan.
Nola hitz egin AArekin zure negozioan: estrategia, operatiba eta finantzak izenburupean, Galdakaoko Udalak Adimen Artifizialak enpresa kudeaketan eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko prestakuntza eta networking jardunaldia antolatu du.
Saioa irailaren 30ean izango da 09:00etan, Gumuzio Garapen Zentroan, eta ikuspegi praktikoa izango du. «Adimen Artifiziala eguneroko jardueran txertatzeko tresnak eta aukerak ezagutzeko aukera eskainiko du», adierazi du Udalak.
Besteak beste, AA-k nola funtzionatzen duen azalduko da, prompt eraginkorrak sortzeko jarraibideak emango dira eta teknologia horrek enpresa estrategian, prozesuen optimizazioan eta finantza plangintzan dituen aplikazioak aztertuko dira.
Prestakuntza saioaz gain, parte hartzaileek galderak egiteko, networking-erako eta solasaldirako tarteak izango dituzte. Horrela, esperientziak partekatu, harreman profesionalak sortu eta enpresen arteko lankidetza aukerak ezagutzeko espazioa eskainiko da.




