Lamintxuk zinema kalean ikusteko saioa antolatu du domekarako, irailak 27, Usansolon. Aupa Etxebeste da eskainiko den pelikula.
Eguraldi onak gurekin jarraitzen du eta hori aprobetxatuz, zinema kalean ikusteko aukera eskainiko du Lamintxu Gazte Asanbladak.
Domekan, irailak 27, izango da 21:00etan plazako frontoian, eta Aupa Etxebeste pelikula ezaguna da eskainiko dena.
«Ekarri zure aulkia, manta, palomitak… eta etorri!», animatu ditu herritarrak Lamintxuk.





