Orreaga iritzi taldeak lau solasaldi antolatuko ditu Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Eusko Jaurlaritza
Orreaga iritzi taldeak hitzaldi zikloa antolatuko du berriz hurrengo asteetan eta lau solasaldi eskainiko ditu. Albiste honetan batu ditugu parte hartuko duten adituen zerrenda eta saioen datak.
Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, hitzaldi zikloa antolatuko du Orreaga iritzi taldeak hurrengo asteetan. Ekimen honen barnean, lau saio eskainiko dituzte adituek Torrezabal Kultur Etxean, guztiak 19:00etan.
Zikloa Juan Martin Elexpuru irekiko du bihar, apirilak 9, ‘Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilerrietan’ solasaldiarekin. Ostean, Salba Dalmauk ‘Eziña Ekiñez Egiña’ liburua aurkeztuko du eta ondoren Begoña Bilbao, Karmele Perez eta Gurutze Ezkurdiak ‘Emakume abertzalek 100 urteko ibilbidean’ hitzaldia eskainiko dute. Azkenik, Asisko Urmenetak ‘Gora Euskal Herrientsak’ komikiaren aurkezpena egingo du.
Hauek dira hitzorduen datak:
Apirilak 9, martitzena: Juan Martin Elexpuru, ‘Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilerrietan’
Apirilak 16, martitzena: Salba Dalmau, ‘Eziña Ekiñez Egiña’
Apirilak 30, martitzena: Begoña Bilbao, Karmele Perez eta Gurutze Ezkurdia, ‘Emakume abertzalek 100 urteko ibilbidean’
Maiatzak 7, martitzena: Asisko Urmeneta, ‘Gora Euskal Herrientsak’