Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketa eta saskibaloi jardunaldiak Galdakaon antolatuko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: C. González
Galdakaoko Urreta kiroldegiak Euskadiko Eskolarteko Jokoen 41. edizioko hainbat jardunaldi hartuko ditu zapatutik aurrera. Kiroldegiak saskibaloi errendimenduko lehiaketetarako instalazioak eskainiko ditu maiatzaren 11, 18, 19, 25 eta 26an, eta igeriketakoak maiatzaren 25ean eta 26an.
Ikasturtean zehar ikasle gazteek garatutako kirol ekintzak Euskadiko Eskolarteko Jokoetan amaitzen dira eta aurten 41. antolatuko da. Honek programa zabala batuko du, tartean saskibaloi eta igeriketa jardunaldiak.
Bi hauek Galdakaon antolatuko dira aurte. Urreta kiroldegiak saskibaloi errendimenduko lehiaketetarako instalazioak eskainiko ditu maiatzaren 11, 18, 19, 25 eta 26an, eta igeriketakoak antolatzeko maiatzaren 25ean eta 26an.
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen aurtengo jardueren programa osoa, data eta ordutegi guztiekin, webgunean ezagutu daiteke.