Palestinaren aldeko mobilizazioa deitu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak biharko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ezker Anitza
«Israelen eta bere mendebaldeko konplizeen aurka, eta palestinar herriaren askatasunaren alde» mobilizazioa deitu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak Galdakaon. Agerraldia bihar, maiatzak 15, izango da Pontzi Zabalako bidegurutzean, 19:00etan.
Bihar, maiatzak 15, ‘Nakba’ izenez ezagutzen den palestinarren desplazamendu behartuaren 76. urteurrena beteko da, adituen esanetan milaka palestinar errefuxiatzera behartu zituen hondamendiarena.
Honen harira, Palestinaren aldeko mobilizazioa deitu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak. Agerraldia Galdakaon izango da, Pontzi Zabalako bidegurutzean 19:00etan.
«Israelen eta bere mendebaldeko konplizeen aurka, eta palestinar herriaren askatasunaren alde. Palestina askatu!», adierazi dute Hego Uribeko Kontseilutik.