Zuberoako maskarada ospatuko du zapatuan Andra Mari Dantza Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: DV
Andra Mari Dantza Taldeak Zuberoako maskarada ospatuko du zapatuan, maiatzak 25, Galdakaon. Pagolako herritarrek goizean barrikadak eskainiko dituzte eta arratsaldean aldiz, ofizioak.
Hainbat dantza ikuskizun eskaintzen ditu Andra Mari Dantza Talde galdakoztarrak urtean zehar eta zapatuan, maiatzak 25, etxean arituko dira beste behin. Taldeak Zuberoako maskarada ospatuko du eta Pagolako herritarrek eskainiko dituzte dantzak Galdakaon, izan ere, aurten eurei egokitu zaie Zuberoako maskarada guztiak antolatzea. Urtero herri bati egokitzen zaio egiteko hau.
Ospakizuna 11:30ean hasiko da Andra Mari Elizan, eta Iturrondo plazan 12:30ean eta Santi Brouard enparantzan 13:30ean jarraituko du. Hiru leku hauetan barrikadak eskainiko dituzte.
Arratsaldean aldiz, 17:00etan, ofizioak aurkeztuko dituzte Santi Brouard enparantzan eta euria egitekotan frontoian izango da.