Mugarriz Mugarri martxaren hamargarren edizioa antolatuko da domekan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ganguren Mendi Taldea
Mugarriz Mugarri martxaren hamargarren edizioa antolatuko du domekan, maiatzak 26, Ganguren Mendi Taldeak. Bi urterik behin antolatzen den martxa honek bi ibilbide izango ditu, 50 kilometrokoa eta 20 kilometrokoa.
Datorren domekan, maiatzaren 26an, Mugarriz Mugarri martxaren hamargarren edizioa egingo da Ganguren Mendi Taldearen eskutik. Bi urtean behin egiten da mendi martxa hau eta bi ibilbide izango ditu, 50 kilometrokoa eta 20 kilometrokoa.
Bi ibilbideen irteera zein helmuga leku berdinean izango da. Irteera Galdakaoko Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik —Gipuzkoa kalea 11— izango da eta helmuga Galdakaoko frontoian, Kurtzeko plazan.
Antolakuntzak oso ondo markatuta dauzka ibilbideak eta zaila da galtzea; hala ere, ibilbidean zehar hainbat kontrol puntu egongo dira ibilbidean zehar segurtasun maila hoberena bermatzeko:
- Ganguren Mendi Taldearen egoitza soziala (irteera eta dortsalak)
- San Segismundo (dortsalen kontrola eta janaria)
- Isisi (dortsalen kontrola eta janaria)
- Kortederra (dortsalen kontrola eta janaria)
- Artola (dortsalen kontrola eta janaria)
- Vivero (dortsalen kontrola eta janaria)
- Jugo (dortsalen kontrola eta janaria)
- Galdakao, egoitza soziala (Dortsalen kontrola, janaria eta dutxak frontoian)
Horretaz gain, antolakuntzako hainbat arau betetzea ezinbestekoa da:
- 18 urte baino gehiago izatea
- Federatua egotea gomendatzen da
- Kontrol gune guztietatik pasatzea eta dortsala erakustea
- Ibilbidea 8-12 ordutan bukatzea
- Ibilbidea bukatu aurretik erretiratzekotan, partaideak azken kontrolean esan beharko du, edota Ganguren Mendi Taldearen mugikorrera deituz.