‘Armata’ film laburra eskainiko da bihar Torrezabal Kultur Etxean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Malagako zinema jaialdia
Jasone Urgoitiaren ‘Armata’ film laburra eskainiko da bihar, maiatzak 29, Torrezabal Kultur Etxean. Saioan Ane Lizeranzu eta Iker Peregrina adituek suizidioaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ere.
Ane, bere lagun Naroak engainatuta, Armatara doa, bere klubeko esgrima txapelketa batera, bere bizitzako egunik tragikoena ahazteko. Zoritxarrez, ahaztu nahi duen egun hartan ondoan izan zuen pertsonarekin egiten du topo.
Abiapuntu honekin, ‘Armata’ film laburra sortu zuen Jasone Urgoitiak eta bihar, maiatzak 29, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko da 18:30ean, Guzur Aretxak antolatutako hitzorduan.
Saioan suizidioa uztartuko da eta horretarako hitzaldia eskainiko dute Ane Lizeranzu osasun mentaleko erizainak eta Iker Peregrina suizidiologian adituak. Besteak beste, gaur egungo nerabeen errealitateari, alarma-seinaleei eta arrisku-faktoreei buruz hitz egingo dute.