Osakidetzako biltegietako langileek «zerbitzuaren pribatizazioa» salatu zuten atzo Usansoloko ospitalean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ELA Osakidetza
Osakidetzako biltegietako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, «biltegien pribatizazioa» salatzeko. Atzo, ekainak 11, elkarretaratzea egin zuten Usansoloko ospitalean.
Osakidetzaren zentro medikoetan behar diren produktuak gordetzeko biltegiak pribatizatzen ari direla salatzen jarraitzen dute langileek. Mobilizazioak egin dituzte azken hilabeteetan eta atzo, ekainak 11, beste behin egin zuten elkarretaratzea.
Kasu honetan Usansoloko ospitalean batu ziren biltegietako zenbait langile, «pribatizaziorik ez» lemapean.
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen esanetan, «diru publikoko 129 milioi euro erabiliko dira enpresa pribatuen jarduera finantzatzeko, eta Euskal Osasun Zerbitzuan lanpostuak suntsituko dira» eta horregatik, mobilizazioak indartuko dituzte hurrengo asteetan.