Urtats Gomez, txapeldunorde Espainiako Open-Trials Igeriketa Txapelketan

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Richard Gomez

Ekainaren 18tik 22ra Espainiako Open-Trials Igeriketa Txapelketa antolatu zen Mallorcan eta bertan parte hartu zuen Urtats Gomezek. Galdakoztarra txapeldunorde izan zen gazteen mailan.

Mallorcak Espainiako Open-Trials txapelketa hartu zuen ekainaren 18tik 22ra eta lehiaketan adin ezberdinetako ehunka igerilarik parte hartu zuen, haien artean Urtats Gomezek, gazteen mailan.

Galdakoztarra txapeldunorde izan zen, 2:02:50ko denborarekin, Mario Ariasen atzetik, 2:02:12ko denbora egin zuenak.

Domina hau Gomezek Espainia mailan lortu duen seigarrena da, parte hartu duen maila guztietan dominak eskuratuz.