Hasi dira lehenengo herritarrak Ibarluzeko zuzkidura etxebizitzetan bizitzen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Galdakaoko Udalak 60 zuzkidura bizitoki eraiki ditu Ibarluzen eta martxoan argitaratu zuen etxebizitza hauek egokitu zaizkien galdakoztarren zerrenda. Herritar hauetako batzuk hasi dira honezkero etxebizitza hauetan bizitzen.
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko helburuz, Galdakaoko Udala 60 zuzkidura bizitoki eraiki ditu Ibarluze kalean. Hauetan izena emateko epea azaroaren 30era arte zabaldu zen eta Udalak bizitoki hauek egokitu zaizkien herritarren zerrenda argitaratu du zuen martxoan.
198 herritarrek egin dute bizitoki horietako bat erabili ahal izateko eskaera eta horiek banan bana aztertu ondoren, 113 eskaera eman zituen Udalak ontzat. Onartutako eskatzaileen egoeraren arabera puntuak banatu, eta horrela, baremazio bidez esleitu zituen bizitokiak.
Esleipedunak kontratuak sinatzen eta bizitokien giltzak jasotzen hasi ziren maiatzean eta honezkero herritar batzuk hasi dira Ibarluzeko zuzkidura etxebizitzetan bizitzen.