A-8 errepidean pantaila akustikoak konpontzeko lanak egingo dituzte, Bekea parean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Foru Aldundia
A-8 autobideko pantaila akustiko batzuk lekuz mugitu ziren Bekeako eremuan, eta «dardara egiten zuten kamioiak ondotik pasatzean». Horregatik, pantailak kendu eta konponduko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo asteetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak pantaila akustikoak jarri zituen A-8an Galdakao parean, trafikoaren zaratak ingurumenean duen eragina murrizteko helburuz. Hauetako batzuk lekuz mugitu ziren Bekeako eremuan eta «dardara egiten zuten kamioiak ondotik pasatzean».
Behar bezain seguru lotuta ez egotea «arriskutsua zen» eta horregatik hauek kendu eta konponduko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, lanek hiru hilabete eta erdi inguru iraungo dutela jakinaraziz.
Profilak desmuntatu ondoren, tailerrera eraman behar dituzte, konpondu, eta berriro jarri. Ainguraketarako gailuak ere hobetuko dira. Hortaz, lanek urrira arte iraungo dutela aurreikusi dute.