Irailean itzuliko da bertoko produktuen azoka Galdakaora
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jordi Alemany
Agirre Lehendakariaren plazan eguenetan antolatzen den bertoko produktuen azokak etenaldia egingo du udan eta irailaren 5ean itzuliko da Galdakaora.
Bertoko barazkiak, gazta, ogia, eztia, esnekiak, txorizoa, euskal pastela, piperrak, barraskiloak, marmeladak eta abar saltzen dituzte eguenero baserritarrek Agirre Lehendakariaren plazan.
‘Gure Lurreko Merkatua’ du izena egitasmoak eta Galdakaoko Udalak 2022an martxan jarritakoa da, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearekin elkarlanean.
Urtean zehar eguenero antolatzen da baina udan merkatuak etenaldia egingo duela iragarri du Galdakaoko Udalak. Hortaz, pasa den astekoa izan zen ikasturteko azkena eta irailaren 5ean bueltatuko da.