BIDEOA | Iñaki Urgoiti: «Usansolorekin trantsizio lasaia egitea eskatuko nioke Galdakaoko politikagintzari»
Domeka iluntzero, Galdakaoko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak gure kamera aurretik pasako dira galdera sinple batzuk erantzuteko, baina bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta. Usansolo Herria plataformaren izenean, Iñaki Urgoiti bozemaramaileak erantzun du uda-testa!
Udarekin batera atal berri bat jarri du martxan BINKEk, Galdakaoko Udaleko politikariak jarriko dituena BINKEk kameraren aurrean: uda-testa. Gaurtik aurrera, domeka iluntze guztietan, Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek BINKEren galdetegi arina erantzun beharko dute, bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta.
Iñigo Hernando izan zen lehen gonbidatua eta ondoren Monika Bailonek erantzun zuen uda-testa. Oraingoan, Iñaki Urgoiti Usansolo Herria plataformako bozeramailea jarri dugu kameraren aurrean. Ikusi bideoa!