BIDEOA | Victor Trimiño: «Hitzetatik benetako ekintzetara igarotzea eskatuko nioke Galdakaoko politikagintzari»
Domeka iluntzero, Galdakaoko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak gure kamera aurretik pasako dira galdera sinple batzuk erantzuteko, baina bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta. PSE-EEren izenean, Victor Trimiño bozemaramaileak erantzun du uda-testa!
Atal berri bat jarri du martxan BINKEk udarekin batera, Galdakaoko Udaleko politikariak jarriko dituena BINKEk kameraren aurrean: uda-testa. Domeka iluntze guztietan, Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek BINKEren galdetegi arina erantzun beharko dute, bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta.
Iñigo Hernando izan zen lehen gonbidatua eta ondoren azken udal-hauteskundeetan jasotako emaitzen arabera ordenatuta alderdietako ordezkariak izango ditugu gonbidatu, txikitik handira.
Auzoak plataformaren Monika Bailon eta Usansolo Herria plataformaren Iñaki Urgoiti jarri dira honezkero kameraren aurrean eta hurrengoa Victor Trimiño izan da, PSE-EEren izenean. Ikusi bideoa!