Plazakoetxeko eta Bengoetxeko lurrazpiko pasabideak ixteko lanak astelehenean hasiko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
N-634 errepidea lurrazpitik igarotzeko Bengoetxen eta Plazakoetxen dauden pasabideak behin betiko itxiko dira. Astelehenean, irailak 23, hasiko dira bi pasabideak behin betiko ixteko lanak eta hiru hilabete inguru beharko dira lanak amaitzeko.
Plazakoetxeko eta Bengoetxeko lurrazpiko pasabideak «gune arriskutsuak» dira eta horregatik, hauek behin betiko itxiko ditu Galdakaoko Udalak, «errepidea igarotzeko beste alternatiba batzuk bilatuz». Astelehenean, irailak 23, hasiko dira lanak eta hiru hilabete inguru beharko dira lanak amaitzeko, 137.301 euroko aurrekontuarekin.
Plazakoetxen errepidea igarotzeko semaforoa aspalditik dago, eta lurrazpiko pasabidea behin behinean itxita. Orain aldiz, behin betiko itxiko da.
Bengoetxeko pasabidearen ondoan ere jarri dute oinezkoentzako semaforoa, eta beraz, hemendik aurrera, errepidea ezingo da lur azpitik gurutzatu.