Galdakaoko dendariek eskaintzak kalera aterako dituzte urriaren 3tik 5era
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: A. P.
Urriaren 3tik 5era bitarte Galdakaoko dendek euren eskaintza bereziak kalera aterako dituzte. ‘Outlet Galdakao’ izenez ezaguna da ekimena eta Gu Dendari elkarteak antolatu ohi du urtero.
Galdakaoko saltokiek euren eskaintzak kalera ateratzeko aukera izango dute urriaren 3tik 5era. Horrela ba, egun horietan zehar, parte hartu gura duten dendetako atariak erakusleiho bilakatuko dira.
‘Outlet Galdakao’ izenez da ezaguna ekimena eta Gu Dendari elkarte galdakoztarrak antolatu ohi du urtero, Galdakaoko Udalaren laguntzaz.
Helburua herriko merkataritza bultzatzea da, auzokideak herrian kontsumitzera animatuz. Atxikitako saltokien zerrenda Gu Dendari elkartearen bulegoetan edo Gu Dendari elkartearen webgunean kontsultatu ahal izango da.