Itziar Atienza, telebistako aktore onenaren Besarkada Saria
TESTUA: Irati Alonso garcía
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Atzo, urriak 2, XX. Besarkada Sariak banatu zituen Euskal Aktoreen Batasunak, Bilboko Campos Eliseos Antzokian egindako ekitaldian. Honetan, Itziar Atienza galdakoztarrak telebistako aktore onenaren Besarkada Saria jaso zuen.
Azkenaldian hainbat telesailetan ikusi ahal izan dugu Itziar Atienza galdakoztarra, haien artean ‘Entrevías’. Telesailak arrakasta handia izan du, Atienzak berak BINKEri adiezi moduan, «adin guztietako publikoari heltzea lortu duelako».
Hain zuzen, telesail honetan egindako lanarengatik saritu dute galdakoztarra. Atzo, urriak 2, Euskal Aktoreen Batasunak XX. Besarkada Sariak banatu zituen Bilboko Campos Eliseos Antzokian egindako ekitaldian eta honetan, Atienzak telebistako aktore onenaren Besarkada Saria jaso zuen.
Atienza Aitziber Garmendiarekin (‘Muertos S.L.’) eta Itziar Ituñorekin (‘Touré Detektibea’) batera izendatuta zegoen eta saria jasotzean ‘Entrevías’ telesaileko lankideak aipatu zituen: «Haiekin konpartitu nahi dut saria eta batez ere pantailan nire bikotea izan den Maria Molinsekin, oso polita izan delako berarekin istorio hau egitea, bi emakumeren arteko maitasun istorioa».
Atienzarekin batera, Gorka Otxoak (‘Machos Alfa’) jaso zuen telebistako aktore onenaren Besarkada Saria gizonen artean, eta Ane Gabarainek (‘20.000 especies de abejas’) eta Eneko Sagardoyk (‘Irati’) zinema sailekoak.
Olatz Ganboak (‘Festen’) eta Kepa Errastik aldiz, (‘Posdatarik gabeko gutunak’) antzerkia kategoriako Besarkada Sariak jaso zituzten eta Leire Ormazabalek eta Sambou Diabyk aktore berri onenaren sariak, antzerkia eta telebista kategorietan, hurrenez hurren.
XX. Ohorezko Besarkada Saria ere banatu zuten ekitaldian, kasu honetan Golden Apple Quartet taldearentzat.