Gaurtik aurrera salgai daude Bono Dendak, 10 euro ordainduta 15 euroko balioan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Freepik
Gaur 09:00etatik aurrera jarriko dira salgai Bono Dendak Galdakaon eta 10 euro ordainduta 15€ko balioa izango dute atxikitako saltokietan. Hemen batu ditugu bonuak erosteko ordutegiak eta baldintzak.
Tokiko merkataritza sustatzea helburu duen aspaldiko ekimena bueltan da Galdakaora. Gaurtik, urriak 28, aurrera Bono Dendak jarriko dira salgai, 10 eurotan txartela erosi eta 15 eurotan inbertitu ahal izateko.
Azaroaren 30era arte erabiliko ahal izango dira kanpainara atxikitako saltokietan eta hauek Gu Dendari elkartearen webgunean ezagutu daitekez.
Bonuak webgune bitartez erosi ahal izango dira eta NAN bakoitzeko gehienez lau bonu eskuratzeko aukera egongo da. Hala ere, erosketa tiket bakoitzeko gehienez 16 bonu elkartzeko aukera egongo da. Bonoak salmentan egongo dira existentziak agortu arte.
«Galdakaoko herritar guztiek bonuak eskuratzeko aukera izan dezaten», 65 urtetik gorakoek beren bonuak aurrez aurre erosi ahal izango dituzte. Horretarako, Gu Dendari Elkartearen bulegora (Muguru Plazan) hurbildu beharko dira 09:00-14:00 eta 15:00-17:00 ordutegian.