A-8 errepidea itxi dute Galdakao parean hainbat ibilgailuk istripua izan ostean

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Suhiltzaileak

Kamioi baten eta hainbat autoren arteko istripua izan da A-8 errepidean Galdakao parean, Kantabriako noranzkoan. Ezbeharraren ondorioz errei bi itxi dituzte noranzko horretan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioi baten eta hainbat autoren arteko istripua izan da A-8 errepidean Galdakao parean, Kantabriako noranzkoan. Istripua 7:45 aldera izan da eta  honen ondorioz bi errei itxi behar izan dituzte noranzko horretan.

Ertzaintza eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura eta momentuz ez dute istripuan inplikatutako pertsonen egoeraren berri eman.

Informazio gehiago jakitean istripuaren xehetasun gehiago emango ditugu.