Click eta Click elkartearen argazki erakusketa hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Click eta Click
Bihartik azaroaren 15era bitarte Click eta Click elkarte galdakoztarraren argazki erakusketa hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak. Erakusketa kolektiboa izango da eta elkarteko kideen 50 argazki inguru izango dira ikusgai.
Torrezabal Kultur Etxeak Click eta Click elkartea galdakoztarraren argazki erakusketa hartuko du. Bihartik, azaroak 5, 15era bitarte izango da ikusgai astelehenetik barikura eta ordutegia honakoa izango da: 17:30-20:30.
Erakusketa kolektiboa izango da eta elkarteko kideen 50 argazki inguru ikusi ahal izango dira, Click eta Clicketik azaldu dutenez.
Irudietan gai ezberdinak ikusi ahal izango dituzte Torrezabal Kultur Etxera gerturatzen direnek: erretratuak, natura, paisaiak, kirola…