EGITARAUA | Galdakaoko XXXIII. Musika Astea azaroaren 18tik 23ra bitarte antolatuko da

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Arrasate Blues

Azaroaren 18tik 23ra antolatuko da Galdakaoko Musika Astearen hogeita hamahirugarren edizioa. Aurten bost ikuskizun hartuko ditu eta hemen batu dugu egitarau osoa.

Beste urte batez. Musika Astea antolatuko da Galdakaon. Aurtengo edizioa hogeita hamahirugarrena izango da eta guztira bost ikuskizun hartuko ditu. Maximo Moreno Musika Eskolak antolatuta, emanaldiak Torrazabal Kultur Etxean izango dira eta askotariko musika eskaintzaz gozatu ahal izango da

Besteak beste, swing, folk eta jazz estiloak entzun ahal izango dira Galdakaon eta herriko kaleak ere alaituko dituzten hiru kalejira ere izango dira, eskolako ikasleen eta txisturarien bandaren eskutik.

Hona hemen egitarau osoa, egunez egun:

Azaroak 18, astelehena
18:45 Maximo Moreno udal Musika Eskolako ikasleen kalejira Musika Eskolatik Torrezabalera
19:30 Erromintxelak taldearen kontzertua

Azaroak 19, martitzena
19:30 Kuttuneren kontzertua

Azaroak 20, eguaztena
18:00
 Txistularien kalejira ydaletxetik Torrezabalera
19:30 Suakairen kontzertua

Azaroak 21, eguena
17:00 Musika eskolako txistularien kalejira Urreta auzotik
19:30 Pablo Fernandez Arrieta eta Jean Marie Ecayren kontzertua

Azaroak 23, zapatua
19:00
 Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertua Eolorekin batera

Sarrerak eskuragai daude dagoeneko 3 euroko prezioan –zapatuko saiokoa izan ezik, 5 euro izango direla– Udalaren webgunean. %25eko deskontua jasotzeko eskubidea duten pertsonek (Torrezabaleko bazkideek, langabetuek, adinekoek, elkarteetako kideek eta Gazte Txartela dutenek) sarrerak leihatilan bertan erosi beharko dituzte.