Itsasne Urkiaga galdakoztarrak Lemoatx Trail lasterketa irabazi zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mikel Bejarano
Azaroaren 17an Lemoatx Trail lasterketaren zortzigarren edizioa antolatu zen eta honetan, besteak beste, Itsasne Urkiaga galdakoztarrak parte hartu zuen. Gazteak garaipena lortu zuen 17 kilometroko proban.
Ohi duenez, Ganzabal Mendi Taldeak Lemoatx Trail txapelketa antolatu du aurten ere. Azaroaren 17an izan zen zortzigarren edizioa eta mila kirolari inguru batu ziren proba ezberdinetan parte hartzeko.
Batetik, 25 kilometroko ibilbidea egin zuten proba luzean parte hartu zuten korrikalariek, eta honetan Julen Ozaeta eta Oihana Azkorbebeitia izan ziren azkarrenak.
Bestetik, 17 kilometro egin zituzten proba azkarreko kirolariek eta modalitate honetan Iñigo Pradera izan zen irabazlea. Emakumeen artean aldiz, galdakoztar bat izan zen azkarrena: Itsasne Urkiaga. Gazteak ordu bateko 48 minutuko eta 30 segundoko denbora egin zuen.