Euskal preso, iheslari eta deportatuen inguruko solasaldia antolatuko dute Herriko Bentan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Guzur Aretxak, Ernaik eta Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen inguruko hitzaldia antolatu dute biharko, abenduak 12, Herriko Bentan.
Herriko Bentak euskal preso, iheslari eta deportatuen inguruko solasaldia hartuko du bihar, abenduak 12. Saioa Guzur Aretxak, Ernaik eta Sarek antolatu dute, 18:30ean.
‘Begirada bat atzera, oraingo egoera eta gazte perspektiba’ izenpean, presoen egoeraren inguruan hitz egingo dute parte-hartzaileek.
Solasaldiaren ostean luntxa eta musika akustikoa eskainiko dute.