Itxaso Hernandezek urrezko domina lortu zuen Espainiako Poomsae Kluben Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Urreta Taekwondo Taldea
Abenduaren 8an ehunka kirolari batu ziren Alacanten, Espainiako Poomsae Kluben Txapelketan parte hartzeko. Itxaso Hernandez galdakoztarra izan zen parte-hartzaileetako bat eta gazteak urrezko domina lortu zuen hirukoteen kategorian.
Itxaso Hernandez galdakoztarrak sasoi onean jarraitzen du eta abenduaren 8an Alacanten antolatu zen Espainiako Poomsae Kluben Txapelketan erakutsi zuen berriz ere, kasu honetan Arrigorriagako Garriko Klubarekin.
Ehunka kirolari batu ziren kategoria guztiak batu zituen hitzorduan eta gazteak urrezko domina lortu zuen hirukoteen kategorian. Banakakoan ere ondo aritu zen Hernandez, kasu honetan 5º postua lortuz.
Bestalde, haur mailan, Irati eta Nahia González ahizpak, Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko ordezkariek, hamabosgarren eta hamargarren postua lortu zuten hurrenez hurren, goi mailako jardunaldi batean