Zabalik dago Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketan izena emateko epea
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Aurten ere abenduaren 31n Gabon Zaharreko San Silvestre zirkuitua lehiatuko da Galdakaon. Duela bi urte zabaldutako bideari jarraituta, kirolari paralinpikoek ere parte hartzeko aukera izango dute eta izena emateko epea zabalik dago.
Urte amaierarekin batera, munduko hainbat txokotan Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketa lehiatzen da, tartean Galdakaon. Aurten ere hitzordua antolatuko dute abenduaren 31n eta zabalik dago honezkero izena emateko epea webgune bitartez.
10 euroko kostua izango du lasterketa herrikoian izena emateak eta azken eguna abenduaren 27a izango da —egunean bertan ere eman ahal izango da izena 15 euroren truke—. Izena ematen duten lehen 600 pertsonek kamiseta izango dute doan, eta dortsalak eta txipak abenduaren 30ean jaso ahal izango dira frontoian, 18:00etatik 20:00etara, ordainagiria erakutsita.
Haur lasterketan parte hartzeko izen-ematea aldiz, abenduaren 30ean, astelehena, egin beharko da frontoian, 18:00etatik 20:00etara.
Duela bi zabaldutako bideari jarraituta, aurten ere kirolari paralinpikoek aukera izango dute lasterketan parte hartzeko. «Galdakao Atletismo Taldeak kolektibo horri Gabon Zaharreko zirkuituko ateak zabaldu zizkionetik, kirolari paralinpikoen kategoria sendotu egin da parte hartzean eduki duen arrakastari esker», azaldu dute Udaletik.
Hauek izango da aurtengo Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketak izango dituen kategoriak, ordutegi guztiekin:
- 16:25: Haurrak
- 16:35: Paralinpiko egokitua
- 16:45: Kadeteak, jubenilak eta gizonezkoen paralinpikoak
- 16:55: Kadeteak, jubenilak eta emakumezkoen paralinpikoak
- 17:10: Juniorrak eta beteranoak
- 17:35: Herrikoia
- 18:10: Emakumezkoen absolutua
- 18:35: Gizonezkoen absolutua