Gabonetako merkatu txikia antolatu du Mundu Bat elkarteak Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: E. C. O.
Aurten ere Mundu Bat elkarteak Gabonetako merkatu txikia antolatu du Galdakaon, Caritasek Zuloaga Margolari kalean duen lokalean. Urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik, 17:30-20:00 ordutegian.
Beste urte batez, Mundu Bat elkarteak Gabonetako merkatu txikia antolatu du Galdakaon. Zehazki, Caritasek Zuloaga Margolari kalean duen lokalean kokatu dago eta zabalik dago honezkero.
Elkarteak jakinarazi duenez, urtarrilaren 4ra arte eraman ahal izango da materiala, egun hauetan izan ezik: abenduak 24, 25, 29 eta 31 eta urtarrilak 1.
Ordutegia aldiz 17:30-20:00 izango da eta jostailu berriak (panpinak, bizikletak, liburuak…) zein bigarren eskukoak hartuko dituzte, beti egoera onean badaude.