Elikaduraren garrantziaren inguruko hitzaldia antolatu dute gaurko Gandasegin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Freepik
Gurutzeko Gurasoak Gandasegiko guraso elkarteak elikaduraren garrantziari buruzko hitzaldia antolatu du Gandasegin gaurko, urtarrilak 14. Gurasoentzako saio elebiduna izango da eta Naroa Campos nutrizionistak eskainiko du.
Gurutzeko Gurasoak Gandasegiko guraso elkarteak elikaduraren garrantzia nabarmendu nahi du eta horretarako gai honen inguruko hitzaldia antolatu du gaurko, urtarrilak 14, Gandasegin, Bige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen laguntzarekin.
Gurasoentzako saio elebiduna izango da eta Naroa Campos nutrizionistak eskainiko du, besteak beste, alor hauek uztartuz: elikadura osasungarria vs. elikadura orekatua, elikagai taldeak eta kontsumo maiztasunak eta fruta eta barazkien eta gosariaren garrantzia.
Saioa 17:30ean hasiko da eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea helbide honetara idatziz: info@gurutzekogurasoak.eus.