Eneko Lekue galdakoztarra EAJren EBBko presidente izateko proposatu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Etxebarriko EAJ-PNV
EAJ Euskadi Buru Batzarreko presidentea hautatzeko prozesuan dabil. Andoni Ortuzar izango da hautagaietako bat, baina ez bakarra: alderdi jeltzaleko sektore kritikoak Etxebarrin zinegotzi dabilen Eneko Lekue galdakoztarra aurkeztuko du EBBko buru izateko.
Euskadi Buru Batzarreko presidente berria aurkeratzeko prozesuan dabil EAJ-PNV eta gaur egun organo horren buru den Andoni Ortuzarrek karguan jarraitzeko asmoa adierazi du.
Prozesuan ordea, alternatiba bat aurkeztuko du alderdiaren sektore kritikoak: Eneko Lekue. Gaur egun Etxebarrin EAJren zinegotzi den galdakoztarra Euskadi Buru Batzarreko presidente berria izateko aurkeztuko dute.
Lekue Etxebarriko EAJren zinegotzia da 2019tik eta alderdi jeltzaleko bozeramailea da udalerri horretan.
Lanbidez, Elektronika Industrialeko ingeniari teknikoa da eta lan esperientzia du industria aeronautikoaren eta berriztagarrien esparruan, Gaur egun, proiektu arduraduna da Siemens Gamesa enpresan.