Zabalik dago Galdakaon hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko epea
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: E. I.
Galdakaoko ikastetxeetan hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan egin daiteke otsailaren 14ra bitarte.
Gaur, otsailak 3, ireki da Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea. Interesdunek bi aste izango dituzte beren eskaerak aurkezteko, otsailaren14ra bitarte.
Galdakaoko Udalak azaldu duenez, eskatzaileen zerrenda martxoaren 5ean argitaratuko da, eta martxoaren 13ra arte egongo da eskuragarri kontsulta eta erreklamazioetarako. Behin behineko zerrendak hilabete bereko 18an jakinaraziko dira eta, hilabete geroago, apirilaren 15ean, behin betikoak argitaratuko dira.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak argitaratutako egutegi komun horretaz gain, Galdakaoko
ikastetxeek informazio batzar irekiak egingo dituzte herritarrentzat beren instalazioetan.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara arloaren bitartez, 944 010 540 telefonoan, edo ikastetxeekin zuzenean.