Euskal dantzak ikasteko aukera eskainiko du Oinarinek otsaileko barikuetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jabi Rojo
Oinarin Dantza Talde usansolotarrak erromeria dantzak ikasteko aukera eskainiko du otsailean zehar. Lau saio antolatuko ditu haurreskola ondoko lokalean eta dohanik izango dira.
Erromerietan galtzen zara? Txosnan egon beharrean erdigunean dantzatzen egon nahi duzu? Galdera hauei baietz erantzuten dutenei laguntza eskaini nahi die Oinarin Dantza Talde usansolotarrak, otsailean zehar antolatuko duen dantza ikastaroaren bitartez.
Dantzak ikasten laguntzeko lau saio eskainiko ditu taldeak otsaileko barikuetan (hilak 7, 14, 21 eta 28), haurreskola ondoko lokalean 18:30etik19:30era.
Saioetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea eta informazio gehiago ezagutu daiteke Oinarin Dantza Taldearen Instagram kontuaren bitartez.