Zamakoak bere 40. urteurrena Aretxondon ospatu zuen

Argazkiak: Zamakoa Eraikuntzak.

Zamakoa Eraikuntzak enpresa galdakoztarrak 40 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu zuen urriaren 29an Aretxondo jatetxean. Bertan 100 pertsonatik gora batu ziren, tartean Joserra Fernandez eta Jose Miguel Santamaria sortzaileak, eta Amaia Fernandez gaur egungo burua.

Urteurren borobila bete du Galdakaoko enpresa ezagunenetariko batek: Zamakoa Eraikuntzakek. Duela 40 urte jaio zen Joserra Fernandez eta Jose Miguel Santamariaren eskutik, eta ordutik eraikin garrantzitsuen erreformak egin ditu herrian eta gure mugetatik kanpo, BINKEk apirilean argitaratu zen erreportajean batu zuen moduan.

Urteurrena ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu zuen enpresak urriaren 29an Aretxondo jatetxean, eta bertan 100 pertsonatik gora batu ziren, haien artean langileak, langile ohiak, bezeroak, eta inguruko senide eta lagun asko.

Ekitaldian Amaia Fernandez gaur egungo buruak —Joserraren alabak— hartu zuen hitza, eta ostean Joserra Fernandez eta Jose Miguel Santamaria sortzaileek enpresaren garapena gogoratu zuten.

Langileek ere hitz egiteko aukera izan zuten, eta aipatzekoa da enpresarekin lotutako galdakoztarrez gain, beste bik parte hartu zutela Aretxondoko ekitaldian: Gaizka Uriarte aurkezlea izan zen eta Eneko Arraibik saxofoiaz girotu zuen hitzordua.

situs togel

situs toto