Bengoetxen 200 etxebizitza eraikitzeko lehen pausoa eman du Galdakaok

Argazkia: Google Earth.

Galdakaoko udalbatzak azaroko osoko bilkura egin zuen atzo, eta saioan Bengoetxen 200 etxebizitza eraikitzeko aurreikusitako zorua bizitegi eremu gisa izendatzea adostu zuen. Bizitokiak egitea aurreikusten duen proiektua ahalbidetzeko lehen urratsa da egokitzapena.

Bengoetxen 200 etxebizitza eraikitzea ahalbidetzeko lehen pausoa eman du Galdakaok. Zehazki, atzo antolatutako osoko bilkuran, Bengoetxen 200 etxebizitza eraikitzeko aurreikusitako zorua bizitegi eremu gisa izendatzea adostu zuen udalbatzak aho batez.

Horretarako, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra puntualki aldatzea onartu zuen, izan ere, HAPOak merkataritza erabilerarako izendatua du lur hori, baina, inguruak izan duen eta aurrerantzean izango duen eraldaketa kontuan hartuta, bizitegi eremu gisa izendatzea erabaki zuen osoko bilkurak. 

Udalak jakinarazi duenez, hemendik aurrera, gaiaren inguruko parte-hartze prozesua jarriko da martxan. Mahai gainean dagoen proposamenak Bengoetxeko eremu horretan 200 etxebizitza egitea aurreikusten du.

Horietatik 80 babes publikoak izango dira, 40 babes ofizialekoak eta 40 tasatuak, 2 eta 3 gelakoak. Gainontzeko 120 etxebizitzak libreak lirateke. Eraikinak hiru etxebizitza bloketan egitea proposatu da, eta horien beheko partean besteak beste garajeak egitea.

Merkataritzarako ere gordeko lirateke eraikinen behealdeak. Edozein kasutan, HAPOaren aldaketa puntualaren izapidetzea abiaraztea izan zen atzo nartutakoa, eta ez proiektuaren ezaugarritzea bera.

Atzoko saioan udalbatzak beste erabaki batzuk hartu zituen ere, hala nola, udal lanpostuen zerrenda aldatzea, etxez etxeko laguntza zerbitzua Udalaren esku geratzeko egiten ari den prozesuaren baitan.

Halaber, kreditu konpromisoak egokitzea adostu zuen, hiru proiektu handi gauzatu ahal izateko: Zugutzuko adinekoen egoitza handitzeko lanak, emakumeen etxea eraikitzeko lanak, eta haurreskola berria.

situs togel

situs toto