Azaroaren 21ean Miranda de Ebroko Nazioarteko Openaren 40. edizioa antolatu zen, eta Urreta Taekwondo Taldeko zazpi kidek parte hartu zuten hitzorduan. Guztira, bost domina irabazi zituzten.
Sasoi ezinhobean jarraitzen du Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak. Azaroaren 21ean Miranda de Ebroko Nazioarteko Openaren 40. edizioa antolatu zen, eta bertan parte hartu zuten taldeko zazpi kidek.
Guztira bost domina lortu zituzten, urrezko bat eta brontzezko lau:
- Urrezkoa: Luken Luengas
- Brontzezkoak: Aimar Casillas, June Aparicio, Iker Gonzalez eta Ager Esteban




