
WhatsAppeko harpidedunen artean ‘Itzulera’ obra ikusteko zozketa arina egingo du BINKEk
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
BINKEk barikuan Torrezabalen ‘Itzulera’ obra ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu bere WhatsApp zerbitzuko harpidedunen artean. Zozketa gaur, otsailak 12, gauean egingo da eta hemen batu dugu parte hartzeko jakin beharrekoa. Arina eta ezin errazagoa da parte hartzea, zelan jakin nahi?
WhatsApp zerbitzua abiatu zuen BINKEk duela bi urte inguru, batez ere sare sozialak jorratzen ez dituzten herritarrei gure herrietako albisteak helarazteko helburuz. WhatsApp zerbitzuan alta emandakoek, 460 lagun inguru, gauero eguneko albisteen laburpena titularrekin labur-labur jasotzen zuten, mezu bakarrean.
Guzti hauei babesa eskertzeko asmoz, barikuan, otsailak 14, Torrezabalen Dejabu konpainiaren ‘Itzulera’ obra ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu BINKEk. Zozketa arina izango da eta parte hartzeko BINKEren WhatsAppera (680743211) mezu bat bidali behar da «ZOZKETA BAI» edo antzeko mezuren bat adieraziz.
Parte hartzeko mezua gaur, otsailak 12, 20:00 arte bidali daiteke eta zozketaren irabazlea —sarrera biak pertsona berdinarentzat izango dira— gaur gauean iragarriko da albiste laburpenarekin batera. Halaber, irabazlearekin harremanetan jarriko da BINKE.
Zozketa honetan parte hartzeko, BINKEren WhatsAppetik bertatik jaso behar duzu mezua. Jaso ez baduzu, zerbitzuan altan eman ez zaudelako da —680743211 telefonora ALTA hitza bidaliz egin daiteke—, edota BINKEren telefono zenbakia zure agendan gordeta ez duzulako.