
Galdakaoko zazpi auzo eremu tentsionatu izendatzeko prozedura hasi du Eusko Jaurlaritzak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Eusko Jaurlaritzak Galdakaoko bigarren barrutia eremu tentsionatu izendatzeko prozedura abiatu du. Horri esker, Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo auzoetan alokairuen prezioa mugatu ahalko litzateke.
Galdakaoko bigarren barrutia eremu tentsionatu izendatzeko prozedura abiatu du Eusko Jaurlaritzak, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hirigintza Agendako sailburuak emandako aginduaren bitartez.
Horren arabera, Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo auzoetan alokairuen prezioa mugatu ahalko litzateke.
Agindua EAEko Aldizkari Ofizialean agindua argitaratu denetik, 20 eguneko epea dago prozedura arrazoitzen duten ikerketa eta memoria publikoki aurkezteko, eta ondoren iritsiko da alegazioen tartea.
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen alokairuari eta tenkatutako eremuei buruzko azterketa egin zuen duela hilabete batzuk eta EAEko 41 udalerri tentsiopeko eremu izendatu zituen, tartean Galdakaoko Aperribai ingurua.
Azterketa horietan oinarrituta, Aperribai ingurua gune tentsionatua izendatu dezala eskatu zion Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari, BINKEk jaso zuen moduan.