
Bihar antolatuko da Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XXXV. martxa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Biziz Bizi elkartea
Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du Biziz Bizi elkarteak bihar, otsailak 22. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Hilero egiten duen moduan, Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzeko martxa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak. Normalean hileko azken barikuan egiten duen arren, kasu honetan astebete aurreratu du hitzordua eta bihar, otsailak 22, izango da.
Martxaren 35. edizioan Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere 11:00etan, eta guztira 25 kilometro egingo dituzte.
«Bizkaiko Foru Aldundia, ez duzu uste gure aldarrikapena entzuteko garaia dela? Animatu eta etorri gurekin», adierazi dute antolatzaileek.
