BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Usansoloko XXII. Bira antolatuko du domekan Burtotza Mendi Taldeak, bi ibilaldirekin

      2025-06-10
      0
    • Ikasle galdakoztarrek ingurumenaren arloan egindako lanak aurkeztu zizkioten alkateari

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Enbaxadoreak
Hasiera›Elkarrizketak›Enbaxadoreak›Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

Binke
2025-02-24
481
0

Xabier Aranguren, Genevako galdakoztarra
BINKE / 2025eko otsaila

Jaiotzez: Galdakao.
Gaur egun: Genevan, Suitzan.
Jaiotza urtea: 1978.
Ikasketak: Irakaskuntza eta FP2. 
Zertan dabil: Irakasle lanetan.

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Aldaketa asko izan dira baina handiena Genevako biztanleriari ohitzea izan zen. Genevan biztanleriaren erdia baino gehiago atzerritarra da. Hasieran horretara ohitzea zaila izan zen, baina aldi berean esperientzia aberasgarria. Gaur egun, lurralde ugaritako lagunak ditut: Tailandia, Txina, Brasil, Mexiko edo Japoniakoak. 18 urte hauetan munduko bazter askotako jendea ezagutzeko aukera izan dut. Beste aldaketa handietako bat ordutegiena izan zen. 12:00etan edo baita 11:30ean bazkaltzea, 18:30ean afaltzea… ai ama!

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Orografiari dagokionez, antzekotasun handiak daude eta oso politak eta menditsuak dira biak. Mendia izugarri gustatzen zait, eta hemen mendiek Galdakaokoak baino altuera handiagoa dute eta agian, bakarrik agian, politagoak dira. Hemen Genevan aldiz, itsasorik ez dago, baina laku polita eta handia du. Hala ere, itsasoa asko faltan botatzen dut eta hori Galdakaotik gertu neukan. 

Eta alderantziz? Galdakaon askoz hobeto jaten da, eta Genevarekin konparazioa ez litzateke bidezkoa! Lehen esan dudan moduan, hemen aniztasun kulturala izugarria da. Galdakaon ere gero eta handiagoa da, baina ez Genevako mailan. Laburbilduz, Genevak kultura-aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio. Galdakao, aldiz, aniztasun txikiagoa izan arren, nire ustez herri nortasun sendoagoa dauka

Zeren falta somatzen duzu han? Kuadrilla eta familia ordezkaezinak dira. Euskal janaria ere faltan botatzen dut eta baita jaiak ere: San Tomasak, Santakurtzak…

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Batez ere frantsesa ikastea eta hiriko kulturan ahalik eta gehien murgiltzea. Ingelesez aritzea ere oso garrantzitzua da. Nik, nire lanagatik, alemaneraz ere ikasi behar izan dut. Hiri interesgarria da, baina oso internazionala denez, bertako jendearekin nahastea gomendagarria da benetako suitzar kutsua sentitzeko. Mendira joatea ere gomendatuko nuke. Genevatik gertu Alpeak daude eta zoragarriak dira. 

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Batik bat, euskal nortasun kulturala, natura, janaria eta ohiturak aipatzen dizkiet.

Zer dakite gure herriaz? Batzuek Euskal Herria non dagoen ez dakite, eta beste batzuek, berriz, gure historiaren berri  jaso dute. Hala ere, gehienek Bilbo ezagutzen dute, batez ere Guggenheim Museoari eta Athletic futbol taldeari esker.

Zer zenekien zu hangoaz? Geneva oso nazioartekoa zela eta kultura ezberdinetako jendea zegoela.  Ibonek Genevako arauak eta ordutegi zorrotzak ere azaldu zizkidan.

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Urte batzuk irakaskuntzan egin nahi ditut. Itzulerari dagokionez, familian asko hitz egin dugu. Nire emaztea ere euskalduna da, Arteakoa, eta uste dugu laster itzuliko garela, baina oraindik ez dugu data zehatzik . 

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ibilaldia 2025eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte, ...

Hurrengo albistea

Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Enbaxadoreak

    Ainhoa Telleria: «Euskaldunak eta galesak oso antzekoak garela esango nuke»

    2021-10-24
    Binke
  • Enbaxadoreak

    June Ramos: «Esperientzia berriak bizitzeko gogoak ekarri ninduen Perura»

    2020-06-18
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Argiñe Belakortu: «Covida ez da Australiara heldu eta normal bizi izan gara beti»

    2021-03-22
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Asier Fernandez de Aranguiz: «Kataluniarrek Euskal Herriarekiko anaitasun sentimendu handia dute»

    2024-05-20
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Nerea Perez: «Hiri erraldoia da hau, baina ez dago Somerarik Budapesten!»

    2020-01-17
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Oneka Perea: «Galdakaon dagoen herri eta elkarte giroa falta zaio Estokolmori»

    2022-05-30
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

Musikaren, literaturaren, dantzaren eta zinemaren bidez Down Sindromea, Autismo Espektroko Nahasmena eta osasun mentala ikusaraztea...
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11
  • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu