
Nazioarteko trukean parte hartzeko aukera izango dute gazte galdakoztarrek aurten ere
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Argizai Eskaut Taldea
Argizai taldeak gazte galdakoztarrei zuzendutako nazioarteko trukea jarriko du martxan aurten ere, udan. Parte hartzeko izen-ematea zabalik dago martxoaren 17ra arte eta informazioa eskaintzeko bilera egingo dute martxoaren 13an.
Gazte galdakoztarrei nazioarteko trukean parte hartzeko aukera eskainiko die aurtengo udan berriz Argizai Eskaut Taldeak. Ekimena 2008-2010 bitartean jaiotako gazteei zuzendutako dago, «ingelera badakizu eta uda honetarako abentura bila bazabiltza».
Truke honetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago eta martxoaren 17ra bitarte egin daiteke honako formularioan. Prezioa 200 eurokoa izango da eta trukea uztaileko lehen bi asteetan gauzatuko da.
Informazio gehiago eskaintzeko helburuz, taldeak bilera antolatu du martxoaren 13an. Saioa Plazakoetxeko topaguneko 2. solairuko gelan izango da eta 17:30ean gazteei zuzenduta egongo da, eta 18:30etik aurrera aldiz, gurasoei.