
Ager Esteban, txapeldunorde Bizkaiko Taldekako Borroka Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Otsailaren 22an Bizkaiko Taldekako Borroka Txapelketa antolatu zen Bilboko Bizkaia frontoian eta honetan Urreta Taekwondo Taldeko Ager Estebanek parte hartu zuen. Gaztea txapeldunorde izan zen bere taldearekin batera.
Bilboko Bizkaia frontoiak Bizkaiko Taldekako Borroka Txapelketa hartu zuen otsailaren 22an, ehunka kirolariren parte-hartzearekin. Hauen artean Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko Ager Esteban izan zen, eta gaztea txapeldunorde izan zen bere taldearekin batera.
Emaitza ona berriz Estebanentzat, urtarrilaren 25an Euskadiko Borroka Txapelketan brontzezko domina lortu ostean, BINKEk jaso zuen moduan.
Bestalde, otsailaren 22an ere Espainiako Helduen Teknika Txapelketa antolatu zen Alacanten eta Itxaso Hernandez eta Leire Doncel galdakaoztarrek parte hartu zuten lehiaketan, Euskadiko Selekzioarekin. Doncelek 5, postua lortu zuen finalean eta Hernandezek aldiz ez zuen lortu finalera sailkatzea.